BERRIAK

Gorputzaren zaintzarako ohituren inguruko jardunaldia izan zuten Arimazubiko LH 1ekoek

Arimazubiko LH1ekoek, gorputza zaintzeko landu duten PROIaren baitan, Eider Zabala Fisioterapeuta eta Osteopataren bisita izan zuten. 

Eider Arimazubiko ikaslea den Nora Muruamendiarazen amatxo da, eta haurrei gorputzaren zainketarako garrantzitsuak diren ohituren inguruan hitz egin zien; loa eta gorputzaren jarrerak duen garrantziaz, besteak beste. Eta jardunaldiarekin amaitzeko, sekulako hamaiketako osasuntsua dastatzeko aukera izan zuten guztiek! Argazkiak.