BERRIAK

Gorputza zain dezagun

Gazteluondoko 1.mailako ikasleek Gorputza zain dezagun proiektuan murgilduta daude. Aste honetan, bi ikasleen senitartekoa den Maialen Aranegiren bisita izan dute. Bera fisioterapeuta da eta gorputza zaintzeko argibide batzuk eman dizkie: bizkarreko arazoak ez izateko, postura ezberdinak landu, luzaketak…Horretaz gain, buruhezur zein bizkarhezurra erakutsi eta hauen inguruko azalpenak eman dizkie. Amaitzeko, haurrek giza hezurdura bat puzzle bezala eraiki dute. Iada badute beraien hezurdura. Eskerrik asko Maialen! Argazkiak.