BERRIAK

Gorputz perkusioa

Azken aste hauetan, dantza eta grabazio giroan aritu dira Almeneko DBH2ko ikasleak. Aurten, musikako gaian gorputz-perkusioaren inguruko lanketa egin dute Izaskun Zubizarreta irakaslearekin batera. Musika, dantza eta norberaren gorputzarekin markatutako erritmoa uztartzen ditu gorputz-perkusioak. Santi Serratosa musikariaren proposamenei jarraituz egin dute lanketa ikasleek.