BERRIAK

GOIAZ!2019 Debagoieneko Lanbide Heziketako azoka

Aurreko urteetan bezala, Kulturaten egingo da GOIAZ! azoka apirilaren 8an eta 9an. Debagoienean Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzeko asmoz azken urteotan antolatu izan den egitasmoa da GOIAZ!

Arizmendi Ikastolaren ordezkaritza ere bertan izango da egunotan, izan ere, lau ziklo eskaintzen ditu ikastolak datorren ikasturtera begira:Gorputz eta kirol ekintzen animazioa (goi mailakoa), Erizaintzako zaintza osagarriak (erdi mailakoa), Osasun larrialdiak eta Mikroinformatika sistemak eta sareak (erdi mailakoa).

Astelehenean, 18:00etatik aurrera 15-19 urte bitarteko gurasoentzat bisita gidatuak eta hitzaldiak izango dira: “Nik ere Lanbide Heziketa ikasi dut.” Egitaraua.