BERRIAK

Goiaz! Lanbide Heziketa ezagutzeko azoka

Astelehen eta astearte honetan izan da GOIAZ! azoka Kulturaten. Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, Debagoienean Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzeko asmoz antolatzen da egitasmo hau.

Arizmendi Ikastolaren ordezkaritza ere bertan izan da. Lau ziklo eskainiko ditu ikastolak datorren ikasturtera begira: Gorputz eta kirol ekintzen animazioa (goi mailakoa), Erizaintzako zaintza osagarriak (erdi mailakoa), Osasun larrialdiak eta Mikroinformatika sistemak eta sareak (erdi mailakoa).

Astelehenean 5-19 urte bitarteko gurasoentzat bisita gidatuak eta hitzaldiak egon ziren “Nik ere Lanbide Heziketa ikasi dut”.

Aitor Guridik, LHko arduradunak, aurten jende gehiago etorri dela azokara esan digu. Aitorren ustez poliki-poliki gizarteak aukera eta ibilbide egoki bat moduan ikusten ari da Lanbide Heziketako eskaintza. Argazkiak.