BERRIAK

Gobernantza berria Hezkuntzan

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan, Arizmendiri diruz lagundu dion “Gobernantza berria Hezkuntzan” proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu J. Iñaki Etxezarreta zuzendari nagusiaren eskutik, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian. Bertan izan ditu Eskola publikoak, Kristau Eskolak eta Ikastolak, hiru ikastetxe-sareotako zuzendariak eta irakasleak, EHU-UPV eta MU-Huheziko irakasle eta ikerlariak, Berritzeguneko teknikariak, politikariak eta herritarrak.

Arizmendik 2018-19an zehar eginiko ikerketa pertsona ereduaz eta hori garatzen laguntzeko behar den hezkuntza-eraldaketaz datuak, gogoetak eta proposamenak agertu eta adierazi ditu, Leintz bailaratik kanpo egiten ari den transferientzia-jardunaren berri ematearekin batera.