BERRIAK

Gizarte eraldaketarako hezkuntza interkooperatiboa: Gehikoop

Pasa den astean elkartu ziren lehenengoz Gehikoop proiektuan parte hartuko duten  kooperatibetako kideak Mundukideko ordezkariekin. Copreci, Maier, Fagor Ederlaneko kideak animatu dira parte hartzera eta horiekin batera, Arizmendiko 12 lagun ere arituko dira ikasturte honetan.

Elkartasuna, ekintzailetza eta oro har eraldaketa sozialaren inguruan jardungo dute; formatu, hausnartu eta  eragiteko asmoarekin abiatu dira.

Talde polita eratuko dutenaren sentsazioarekin bukatu zuten bilera. Hurrengo geltokia, Urriak 11n izango da. Proiektuari buruz informazio gehiago.