BERRIAK

Gipuzkoako eskolarteko bertso txapelketaren sari banaketa

Pasa den hilak 15ean Arimazubiko aretoan Gipuzkoako eskolarteko bertso txapelketaren sari banaketa ospatu zen. Bertan Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako sarituak egon ziren. Aipatzekoa da, ikastolako Arimazubi guneko bi ikasle sarituak izan zirela, lehenengo eta bigarren sariak irabaziz 6. mailan. Sarituak Sara Iraola (lehenengo saria) eta Izadi Martin (bigarren saria) izan ziren. Zorionak!