BERRIAK

Genero indarkeriaren aurkako tailerrak

Daiteke gizarte aholkularitza taldeak, genero indarkeriari buruzko lau orduko tailerrak eman dizkie Gaztelupeko 3. eta 4. mailakoei. Enplegu, berdintasun eta formazio arlotan egiten du lan Daiteke-k.

Saio honetan, prebentzioan jarri dute indarra. Martxoaren 8 aurretik, beste bi orduko saioa egingo dute maskulinotasunaren eta autodefentsaren inguruan.