BERRIAK

Genero Indarkeria lantzeko tailerrak

Daiteke elkarteko hezitzaileak ikastolan egon dira azken asteotan, ikasleekin genero indarkeria lantzen. Gaztelupeko DBHko maila guztiek  hartu dute parte, modu presentzialeko ikasleekin zein etxean daudenekin. Saio hauen helburua da gizartean ematen den indarkeria horren aurrean hausnarketa kolektibo bat egitea, zenbait ikuspuntu eta jarrera zalantzan jarriz. 

Horretarako, hezitzaileek tailerrak bi ataletan banatu zituzten: lehenengoan, ikasle guztiak elkarrekin zenbait kontzeptu landu zituzten eta bigarrenean, autodefentsa eta maskulinitatea, saio ez mistotan.