BERRIAK

Gaztelupen, DBH 2ko guraso bilerak ikasleek bideratu dituzte

Hasi berri den ikasturterako Konfiantzaren Pedagogiaren baitan jarri dituzten helburu eta asmoak zeintzuk diren ondo asko aurkeztu dizkiete DBH 2ko ikasleek euren gurasoei.

Gaztelupeko tutore bidelagunekin batera, DBH 2ko neska-mutilek izan dira guraso bilerak aurrera eraman dituztenak.  Kontatzeko dituzten guztiak laguntzeko, mokadutxoa ere prestatu dizkiete bileretara bertaratu direnei. Ekimena eta ilusioa ez dutela falta erakutsi diete gazteek euren aita eta amei!