BERRIAK

Gaztelupekoak uraren bidean, Araotz inguruan

Aurreko astean, bigarren mailakoak Araotz aldera joan ziren uraren bidea egitera.

Teknologia eta Fisika-Kimika ikasgaietan landu dituzten hainbat gai bertatik bertara ikusi zituzten, hala nola, energia motak. Uraren bidea egin eta Oletako zentral elektrikoa bisitatu zuten. Eguraldia lagun, gainera, primeran ibili ziren! Argazkiak.