BERRIAK

Gaztelupeko ZIG gelakoak Olarte eta Umezaintzako jardueran laguntzen

ZIG gelan (Zereginen Ikaskuntzarako Gela) zazpi ikasle ditugu aurten, eta euren programan, ikastolako informatikoek emandako ordenagailuen kaxak sailkatzea eta birziklatzea dago, besteak beste. Bertako materialari Haur Hezkuntzakoek erabilera eman diezaioketela pentsatuz, aurreko astean eta honetan, Olartera eta Umezaintzara eraman dituzte. Bertako umeek gustura hartu zituzten ZIGeko ikasleak, eta eraman zuten materialari esker hainbat eskulan egin ahal izango dituzte. Hurrengo txangoa Uribarrira egingo dute. Adin eta guneen artekoen harremanaren beste ekimen bat! Argazkiak.