BERRIAK

Gaztelupeko ikaslea den Alaitz Etxebarriak Urruzuno Literatur lehiaketan saria jaso du

Alaitz Etxebarria Maortua, Gaztelupeko DBH 4ko ikasleak, Urruzuno Literatur lehiaketako poesia kategorian saria jaso du. Ikasturte honetan hil zitzaion amamari eskaini dio poesia Alaitzek; bere lana, Amamaren baserriaren ingurukoa izan da. 

Alaitzek kontatu digunez, izugarri gustatzen zaio idaztea, eta Urruzunorako egin zuen lana, ihauterietarako bukatuta zuen. Maiatza bukaeran jaso zuen saria irabazi zuenaren albistea. Lekua eta egunak zehaztu gabe dauden arren, sari bezala, 5 egunetako egonaldi bat pasatuko du Alaitzek lehiaketako beste irabazle eta idazleekin batera.

Jakin, Urruzuno Literatur lehiaketako saritutako lan guztiekin, liburuxka bat aterako dela.

Zorionak bihotzez, Alaitz!