BERRIAK

Gaztelupeko DBH 4ko ikasleen zozketan saritutako zenbakiak

Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko laugarren mailako ikasleek ikasbidaia finantzatzen laguntzeko errifak atera zituzten lau afari zozketatuz. Atzo, martxoaren 8an, egin zuten zozketa eta honako hauek dira irabazi duten zenbakiak: 4913 (Larrinetxe jatetxea), 831 (Hilarion jatetxea), 5425 (Arteaga jatetxea) eta 5073 (Errastiko jatetxea).

Saridunak zozketa-txartelarekin joan daitezke zuzenean jatetxera. Gaztelupeko ikasle eta irakasleek euren eskerrona adierazi nahi diete bereziki laguntza eman dieten jatetxeei eta baita txartela erosi duten guztiei ere. Zorionak irabazleak, eta on egin!