BERRIAK

Gaztelupeko DBH 3ko ikasleak arrautza jaurtiketa txapelketan

Mondragon Unibertsitateak antolatutako zientziaren asteko egitarauaren baitan, arrautza jaurtiketa txapelketan hartu dute parte Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek. Helburua egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik botata, lurrera osorik heltzea izan da. Horretarako, kartoi mehea, kontaktuzko kola eta soka erabiltzeko aukera izan zuten ikasleek. Hauek teknologiako klaseetan azpiegiturak sortu behar izan dituzte, arrautzak barruan kokatu eta erorketa indargetzeko. Bideoak.