
Osasun ibilbideko lehenengo mailakoek amaitu berri duten proiektuan eguzki-kremak egin dituzte. Proiektuaren bitartez krema ematearen garrantzia berretsi nahi izan dute eta sentsibilizazioan lagundu. Proiektua garatzeko fisika, kimika, biologia eta anatomiako edukiak landu dituzte, eta baita matematika (ikerketa estatistikoak) eta euskara (ikerketa txostena) ikasgaikoak ere. Proiektuarekin amaitzeko, aurreko egubakoitzean, Arimazubiko seigarren mailako ikasleei euren produktua erakutsi zieten, performance bat tarteko. Horretarako ingelesa eta Heziketa Fisikoko ikasgaiez ere baliatu ziren; beraz, erabat interdisziplinarra proiektua! Gaztetxoek galderak eta zalantzak argituta, krema probatuta, aholkuak entzunda…. ea datorren udan azala egoki zaintzen duten! Argazkiak eta performancea.