BERRIAK

Gazteluondon ere egin zuten bat Haurren minbiziaren aurkako nazioarteko egunarekin

Atzo, Haur minbiziaren nazioarteko egunean, Gazteluondokoek ere Aspanogi elkartea eta minbizia sufritzen ari diren haur, familia eta lagun guztiak izan zituzten gogoan. Euren indarra eta animoak bidaltzeko, eguerdian kanpoko jolastokian elkartu ziren eta lazo erraldoi eta esaldi ederrez eginiko pankartak erakutsi zituzten.