BERRIAK

Gazteluondokoak “Gu ere sukaldari” proiektuan

Lehen zikloko ikasleak azken asteetan “Gu ere sukaldari “proiektuan ibili dira murgilduta. Lehenengo mailan, gorputzaren zaintza landu dute, eta bigarrenean, berriz, lanbideak. Ondoren, tandemetan antolatuta, sukaldeko amantalak jantzi dituzte eta hainbat errezeta egin. Gainera, elkarte bat bisitatu dute eta gurasoen laguntzarekin zenbait lanbidez eta osasun gaiez hitzaldiak jaso. Gaiari amaiera emateko gurasoei ikusi eta ikasitakoa aurkezten ibili dira opor aurreko azken egunetan. Argazkiak.