
Gazteluondoko LH 1eko ikasleak “Gorputza zain dezazun” gaia lantzen ari dira. Honen arira, Haitz Soto ikaslearen ama den Kizkitza Lasa fisioterapeutaren bisita izan zuten aste honetan. Kizkitzak gorputza hobeto ezagutzeko azalpen eta jarraibideak eman zizkien haurrei, eta hauek oso gustura entzun zituzten azalpenok.
Eskerrik asko, Kizkitza! Argazkiak.