BERRIAK

Nazio mailako zigilua lortu dute Gazteluondokoek joan zen ikasturtean garatu zuten proiektu batengatik

“Put on your glasses and look at the future and past” proiektuarengatik nazio mailako zigilua lortu dute Gazteluondoko 1G taldekoek. eTwinning plataformaren bitartez landu zuten proiektu hau joan zen ikasturtean, eta hainbat estandar gainditzeagatik jaso dute errekonozimendua; hala nola, proiektuaren helburuak lortu, ikaslearen errealitate hurbileko gaiak landu, beste herrialdetako ikasle eta eskolen arteko elkarrekintza eta komunikazioa sustatu, komunikaziorako ingeles hizkuntza erabili, IKTen erabilpena eta ikasleen arteko elkarrekintza digitala sustatu eta proiektuan zehar familien inplikazioa bultzatzeagatik, besteak beste.

eTwinning plataformaren bitartez bi proiektu garatu zituzten joan zen ikasturtean Gazteluondo eta Gaztelupeko ikasleek, Europako beste herrialdetako ikasleekin harremanetan jarriz. Hauek talde lanak, jarduerak eta beste hainbat ekintza burutu zituzten, ingelesa ardatz hartuta. DBH 2ko 56 ikaslek irailetik otsailera arte “eZINE” proiektuarekin ibili ziren lanean Turkiako 10 eskolekin batera. DBH 1eko 28 ikaslek, berriz, “Put on your glasses and look at the future and past” proiektuan parte hartu zuten, Turkia, Polonia eta Jordaniako beste ikasle batzuekin elkarlanean. 

Zorionak guztiei egindako lanagatik!