BERRIAK

Gazteluondo eta Santa Teresakoak Nafarroako hainbat txoko bisitatzen

Bosgarren mailakoen programan finkatu den irteera egin dute Gazteluondo eta Santa Teresako ikasleek asteon. Leitzako Peru Harri baserria eta Iruñeko planetariuma bisita, hain zuzen. Eguraldiak lagundu ez duen arren, bisita oso probetxugarria  izan zen. Ikasleek Euskal Herriko zenbait txoko ezagutu eta asko ikasi zuten. Horretan bidelagun, hezitzaile bikainak izan zituzten, Iñaki Perurena harri-jasotzaile ezaguna, kasu. Argazkiak.