BERRIAK

Gazteen Gipuzkoa; azken urratsa

Gazteen Gipuzkoa ekimeneko proiektuak aurkeztu dituzte Almen eta Gaztelupeko batxilergoko ikasleak Etorkizuna Eraikiz Gunean, Donostian. Aste honetan bukatu dute iaz DBH4koak ziren ikasleek eta aurten batxikoak direnek Gazteen Gipuzkoa izeneko proiektuko ibilaldia.

Almen gunekoak Nagore Iraola irakasleak lagunduta, Donostian egindako bidea eta lanak eta sortutako rap-aren aurkezpen publikoa egin zuten. Aurkezpenean mikroa hartuta jardun behar izan zuten eta bukaeran, opariak ere ekarri zituzten bueltan. Hemen rap-aren bideoa.

Gaztelupekoek aldiz, Xabier Arenaza irakaslearen laguntza izan zuten. Etxebizitzen gaia hartu zuten eta etorkizuneko Gipuzkoa nolakoa izango zen irudikatzen aritu ziren: zeintzuk izango diren etorkizuneko behar eta gabeziak, etxebizitza sozialagoak, etxebizitza lo leku bat izatetik at eskubide bat ere badela, etxebizitza soil batetik komunitate bat eratzera, bizilagunen arteko harremanak definitu… Hemen guztia laburtzen duen bideoa.