BERRIAK

Gaztaina erreak Umezaintzan

Atzoko arratsalde euritsuari kolore pixka bat emateko, Umezaintzan gaztaina erre eguna ospatu zuten. Bertako bi familiatako kideak etorri ziren danbolin eta guzti, eta gaztaina erre goxoak prestatu zituzten haur eta helduentzako. Haurrek errekinaren dantza egin zuten, eta hain ondo egin ei zuten, ezen horren truke gaztaina eskukara bana jaso zuten! Argazkiak.