BERRIAK

Gaztaina erreak Santa Teresan

Udazkenarekin batera, gaztaina garaia ere badator. Hori aprobetxatuz, urtero bezala Santa Teresako Haur Hezkuntzako hiru lau eta bost urtekoek gaztaina erre eguna ospatu zuten aste honetan.

Beste urte batzuetan bezala, Jose Juan eta Patxi etorri ziren gaztainak goxo goxo danbolinean erretzera. Gaiaren inguruko marrazkiak margotu zituzten, Errekinaren abestia abestu zuten eta noski, gaztainak ere jan zituzten. Goiz ederra pasatu zuten! Argazkiak.