BERRIAK

Gaztaina erre jana Jose Aranan

Asteazkenean Jose Aranakoak Eskoriatzako elizpearen txokoan ikusi ahal izan genituen gaztaina erreez gozatzen. Ikastolako aitonek sua piztu eta fin jardun zuten lanean, guztientzat fruitu goxoak prestatzen.

Eguraldia hoztuta dabilkigun garaian, txikiek gustura hartu zituzten gaztaina beroak esku artean.  

Mila esker, prestaketa lanetan ibili zineten aitonei! Argazkiak.