BERRIAK

Gaurko egunez jaio zen, orain 100 urte, Arizmendiarrieta
arizmendiarrietaren mendeurrena

Gaurko egunez jaio zen, orain 100 urte, Arizmendiarreta

On Jose María Arizmendiarrieta Madariagaren jaiotzaren mendeurrena da gaur. Hori dela-eta, kooperatiben munduan hainbat ekimen jarri dira abian bai gaurko baita aurreko eta ondorengo egunetarako ere. Aurreko larunbatean, Laboral Kutxak haren irudia gogoratzeko omenaldi gisa bideo bat proiektatu zuen Batzar Nagusian. Gaur, berriz, Mondragon Unibertsitateak loreak jarri ditu Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan dagoen bere eskulturan.

Sare sozialeen bidez oroitzen

Gainera, sare sozialen bidez ere gogoratu nahi du unibertsitateak haren izana, eta horretarako proposatu du twitterrera igotzea harekin lotutako irudi bat eta esaldietako bat (etorkizuna lan egiten eta lana goratzen dakitenentzat da #jma100; karitatea hauxe da: ondo lan egitea #jma100; ideia edo hitz ona ekintza bihurtzen dena da #jma100; gizakien errebeldia gaindiezina da beti #jma100; garapen ekonomikoa ez da helburua, bitartekoa baizik #jma100).

Kooperatiben sortzailea eta lider ideologikoa

Gaur egun MONDRAGON Korporazioa ordezkaritzat duen enpresa-mugimenduaren sortzailea eta lider ideologikoa izan zen Arizmendiarrieta, eta bizirik gorde beharreko ondarea utzi zuen gure eskuetan.