BERRIAK

Gaur zabaldu da aurre-matrikulazio epea

Otsailaren 2tik 13ra arte izango da zabalik 2014-15 ikasturterako izen-emate epea. Hori dela-eta, guneak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen ari da ikastola azken asteotan, ate-irekien eta informazio bileren bitartez.

Bi aste hauetan honako hauek egingo dira:

– Olarten: otsailaren 3an, 17:30ean (ate-irekiak)

– Umezaintzan: otsailaren 7an, 11:30ean (ate-irekiak)

– Santa Teresan:

o Ate irekiak: otsailaren 4an, 17:30ean (Lehen Hezkuntza)
o Bilera informatiboak: otsailaren 4an, 18:00etan (Bigarren Hezkuntza)

– Arimazubin: otsailaren 3an, 17:30ean

– Gaztelupen:

o Bilera informatiboak: otsailaren 5ean (euskaraz) eta 10ean (gazteleraz), 18:00etan
o Ate-irekiak: otsailaren 4tik 13ra 16:30ean

– Gazteluondon: otsailaren 2an, 17:30ean