BERRIAK

Gaur, martxoak 8, greba eguna ikastolan

Ezaguna denez, martxoaren 8an, Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatua, greba dago deituta. Gure kooperatibako profesionalok, bozka bidez, erabaki dugu martxoaren 8an greba egitea. Horren ondorioz ez dira eskola-orduak izango. Ikastolak ez ditu eguerdiko jangela, eguerdiko ekintzak eta garraio zerbitzua izango. Kasu hauetan bakarrik eskainiko da atentzioa zerbitzu minimoekin:

  • Haur Hezkuntzako ordutegi laborala duten ikasleak.
  • Zaintza zerbitzua duten Lehen Hezkuntzako ikasleak.