
Euskal Herriko finalean egongo da Arizmendi Ikastola, gaur
Gaur, apirilaren 17an, jolatuko da Copa Colegiales saskibaloi txapelketako finaletako bat Gasteizeko Marianistas ikastetxean. Euskal Herriko mutilen finala izango da, hain zuzen ere, bertan jokatuko dena, eta Arizmendi Ikastolako batxilergoko gazteak bertan izango dira. Gasteizeko Corazonistas taldearen aurka egingo dute partida iluntzeko 20:00etan.
Ointxe saskibaloi taldeko jokalariak ere badira
Gure ikasleek bi hilabete egin dute lehian, hiru partida (final zortzirenak, final laurdenak eta final erdiak) jokatuz txapelketan eta garaipena etxera ekarriz. Gazte horiek Arrasateko Ointxe saskibaloi taldeko jokalariak ere badira. Hona hemen hamaikakoa osatzen duen taldeko kideak: Unai Agirre, Josu Aginalde, Kepa Urzelai, Pablo Salaberri, Unai Ibarra, Imanol Etxezarreta, Unai Salaberri, Unai Urzelai, Iñigo Cadiñanos, Joseba Vicente eta Aitor Urrutia. Ikastolako guraso den Gorka Zurutuza entrenatzailearen gidaritzapean ari dira txapelketan parte hartzen.
Partida online jarraitzeko aukera
Partida internetetik zuzenean jarraitzeko aukera izango da Copa Colegialesen webgunetik. Beraz, bertaratzeko aukerarik ezean, badago nondik jarraitu partidaren nondik norakoak.