BERRIAK

Garaipen esanguratsua AKEko mutilen futbolean
Kadete mutilak

Kadete taldeak, merezitako garaipena

Futbol-denboraldi osoa zeraman Arizmendi Kirol Elkarteko mutilen kadete taldeak garaipenik lortu gabe. Bada, joan zen astean, 6 eta 3ko emaitzarekin gailendu zen Urki-B taldearen aurka egindako partiduan. Denboraldia hasi denetik ilusio, esfortzu eta ekimen handiz ekin dio taldeak bere jardunari, eta zapatuan etorri zitzaien horren saria. Asteroko bi entrenamenduetan, hutsik egin gabe, gogor aritu dira mutilak eta partidu guztiak ilusio handiarekin, etsitu gabe, hartu dituzte.

Hat-trick bikoitza

Joan zen asteburuko partidua irabazi ez ezik, jokuan badakitela ere erakutsi zuten. Izan ere, Ekaitz Oñate eta Ander Beitialarringoitia jokalariek “hat-trick” bana lortu zuten. Oso pozik, beraz, talde osoa zein Markel Oskoz eta Julen Perales entrenatzaileak.