BERRIAK

Galdegazten, gazteak protagonistak diren telebista saioa

Aste honetan etorri da Goienako kazetaria den Jokin Bereziartuta DBH4ko ikasleekin Galdegazten programan parte hartzeko lanketa egitera. Aurtengoa bosgarren denboraldia izango da.

Galdegazte, 14-18 urte arteko gazteak protagonista diren elkarrizketa saioa da. Saioko elkarrizketatzaileak gazteak dira. Haiek aukeratutako Euskal Herriko pertsona famatu bati galderak egingo dizkiote Goiena telebistako platoan.

Programan berrikuntzak egingo omen dituzte, gainera; elkarrizketatua bera ez ezik bere inguruko pertsona esanguratsuengana ere jo beharko omen dute. Erronka polita, beste behin, benetako testuinguruetan murgildu eta hauek kudeatzeko.