BERRIAK

Galdegazte saioaren grabaketa Idoia Asurmendi kantariari

Gaur goizean Gaztelupeko DBH4ko ikasle talde bat Galdegazte saiorako elkarrizketa grabatu dute Goienan. Idoia Asurmendi aramaiotarra izan dute gonbidatu, eta izugarrizko sorpresa hartu du bere senitarteko eta kultura munduko ezagunen bideoak eraskutsi dizkiotenean.

Uxue Arregi, Sara Yan Azkarate, Malen Gonzalez, Alaitz Sanchez eta Itxaso Plazak osatu dute taldea, eta Goienatik esan digutenez “egin duten lana bai prestaketan eta baita platoan ere bikaina izan da!”. Gainera, aurten Galdegazteko kareta berriaren protagonistak izan dira. Martxoaren 24an emango dute Goiena telebistan, eta ostiral horretan bertan Goienako plataforman eskuragarri izango da.