BERRIAK

Galdegazte programarako prestatzen dibertsifikazio taldekoak

Gaztelupeko Dibertsifikazio Kurrikularreko ikasleek GOIENAko Galdegazten (telebistako elkarrizketa programa bat) parte hartuko dutenez,  Galdegaztelupe saioa sortu dute, kazetari lanetan trebatzeko. Horretarako, gunean bertan platoa diseinatu dute eta Gabonekin lotutako sei elkarrizketa egin dituzte. Grabatzeko eta editatzeko, DBHko 3. mailako ikasle Oihan Loitiren laguntza izan dute, eta hona hemen Iñaki Olalderi (Sukaldaritza Gabonetan) eta Nagore Iraolari (Santamasak) eginiko elkarrizketak. Dibertsifikazio Curricularra aniztasunari erantzuteko eta DBHko titulua lortzeko bide bat da.