BERRIAK

Galartzara, asteburua elkarrekin pasatzera

Urte arraroa izan da aurtengoa, gauza asko kendu dizkigu, baina ez denak. Familiekin batera erabakia hartu eta gero, Basabeazpiko 5 urteko haurrak gaua pasatzera joan ziren Galartzara. Aste guztiko urduritasunak maletan sartu eta autobusez gerturatu ziren bertaraino. Etxea ezagutu, oheak banatu… Eta tailerrak egiteko ordua.  Arratsaldean ibilaldia egin zuten, Naparrena baserrira, bueltan Etxezuri baserrian geratu eta  gazta ederra erosi zuten ondoren dastaketa egiteko. Iluntzean aitaita Otxoa etorri zen traktorearekin bisita egitera. 

Gauean, linternak atera eta disko festa ederra egin eta lotara. Zelako poza hurrengo egunean lagunen ondoan esnatzean, gainera Joselu, Iñaki eta Txus etorri ziren paella ederra egitera. Esperientzia ederra elkarrekin bizi izan dutena. Eskerrik asko denoi, elkarrekin aurrera!!

Argazkiak.