BERRIAK

Gabonetako XVI. futbol txapelketan neskak protagonista

Abenduaren 29an ospatu zen Nesken Gabonetako XVI. Futbol Txapelketa, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Hasiera bateko asmoa txapelketa abenduaren 29 eta 30ean ospatzea bazen ere, bizitzen arin garen egoerak sortutako azken ordukoen ondorioz, egun bakarrera murriztu zen.

Goiz eta arratsaldez jardun zuten neskek partiduak jokatzen. Kimu, kadete eta infantil mailetako taldeek parte hartu zuten. Bailarako taldeekin batera (Mondra, Bergara, Aloña Mendi eta Arizmendi), kanpotik etorriko hainbatek ere hartu zuten parte: Goierri Gorri, Tolosa, Lagun Onak eta Anaitasuna. 

Mila esker, antolakuntza lanetan aritu zareten lankide eta lagun guztioi! Argazkiak.