BERRIAK

Gabonetako Emakumezkoen XV. Futbol Txapelketa

Abenduaren 28an eta 29an hamabostgarrenez jokatu zen berdintasunaren aldeko futbol txapelketa Ibarra futbol zelaian. 28an Erreala, Alaves eta Debagoieneko Selekzioak jokatu zuten triangularra. Hurrengo egunean, infantil, kadete eta alebin mailako nesken txanda izan zen. Bi egun hauetan ikusi ahal izan genituen Arizmendi Kirol Elkarteko kideak lanean gogor. Izan tabernan, taldeak antolatzen edo partiduak arbitratzen.

Inoiz baino jende gehiago hurbildu da aurtengo edizioan Ibarra futbol zelaira. Debagoienako Selekzioak eta Alavesak eman zioten hasiera txapelketari eta golik gabe bukatu zen norgehiagoka. Jarraian, Errealak 2-0 irabazi zion Alaves taldeari. Azken partidan, Errealak 1-0 irabazi zion bertako selekzioari. Emaitza hauekin Erreala izan zen triangularraren irabazlea.

29an, giro hotzarekin eta zelaia erabat izoztuta, infantilek izan ziren zelaira salto egiten lehenak. 8 talde, bi multzotan banatuta. Horrela geratu zen sailkapena:

1.-Erreala
2.-Aloña Mendi
3.-Goierri Gorri
4.-Leintz Arizmendi
5.- Athletico Lince
6.- Anaitasuna
7.- Tolosa
8.- Bergara

Kadeteak izan ziren erreleboa hartu zutenak. 6 taldek parte hartu zuten, 2 multzotan banatuta. Horrela geratu da azken sailkapena:

1.- Athetico Lince

2.- Anaitasuna

3.- Leintz Arizmendi

4.- Tolosa

5.- Bergara

6.- Oiartzun

Alebinak, bazkal ostean, amaiera eman zioten hamabostgarren edizioari. Arratsalde polita Ibarra futbol zelaian bizitakoa. Partida interesgarriak eta finala ikusgarria, emozioz betetakoa. Hemen ere bi talde egon ziren. Hemen txapelketako azken sailkapena:

1.- Ath. Lince

2.- Goierri Gorri

3.- Aloñamendi

4.-Leintz ArizmendiI A

5.- Tolosa

6.- Bergara

7.- Anaitasuna

8.- Leintz Arizmendi B

Nesken futbola izan zen protagonista bi egun hauetan, baina ezin ahaztu Arizmendiko “Master Chef” taldea: Joselu, Iñaki, Prat eta Sardan. Paella erraldoia eta txokolate goxoa prestatu zuten… hau bai ekipoa hau!!

Aurtengo nesken txapelketako edizioak bitxikeriaren bat edo beste izan du. Euskal Herritik kanpoko talde batek parte hartu du lehen aldiz, Valladolideko talde batek, hots, Athletico Lince taldea. Senideekin eta jarraitzaileekin batera etorri ziren, eta ikusitakoak ikusita oso ondo joan zitzaien, hilaren 29an jokatutako hiru txapelketetatik bi eraman baitzituzten etxera. 

Orokorrean txapelketako balorazioa oso positiboa izan arren, badago kezka bat. Urteetan zehar laguntzaile kopurua jeisten ari da, beraz lerro hauen bitartez hurrengo edizioetarako deialdia egiten dugu. Animatu!! Argazkiak eta bideoa.