BERRIAK

Frydays for future, aldaketa klimatikoaren aurka

Irailak 20tik 27rako astea klima aldaketaren aurkako ekintza-astea izan da mundu mailan. Klima aldaketarekin kezkatuta, Fridays for future, gazteen mugimenduak mundu greba deitu du gaurko. Horrela, elkarretaratzeak egongo dira Euskal Herriko hiriburuetan klima aldaketaren aurka. Arizmendi ikastolan ere hainbat ekintza egin dira gai honen inguruan gizartea kontzientziatzeko.

Basabeazpikoak, adibidez, kalez-kale ibili dira plastikoak lurretik jasotzen. Almenekoak, aurreko astean egin zutenĀ  mendi irteeran ahalik eta plastiko gutxien eramateko kanpaina egin zuten. Gaur, Aretxabaletako Plastikoak Buruan taldeak herriko plazan 18:00etan antolatu duen ekintzan parte hartuko dute. Ekintza horretan elkartuko dira Almeneko ikasleak eta Basabeazpikoak beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera.

Greba deialdiari dagokionez, Almenen batxi 1ekoek eta Gaztelupen batxi 1ekoek eta DBH 4koek greba egin dute gaurkoan, baita Lanbide Heziketakoek ere. Batxi 2koak ikasbidaian daudenez ez dute bozkatu.

Bide batez, berri hau aprobetxatu nahi dugu zuek ere, ikasle, irakasle zein guraso gaurko egunean antolatutako ekintzetan parte hartzera animatzera. Zaindu dezagun gure etxea!! Argazkiak.