BERRIAK

BATU: formazio saioetatik ikasmaterialaren ekoizpenera

Agurtzane Mujikak eta Mireia Muruamendiarazek eskainitako PROI sakontze ikastaroarekin hasi zuten ibilbidea urtarrilaren 27an LH6ko eta DBH2ko materialak ekoizteaz arduratuko diren ekoizleak. 

Ondoren, otsailaren 1 eta 5 artean gure berrikuntza pedagogikoko lantaldeko kide batzuren eskutik (Amaia Antero, June Anduaga eta Unai Legarda), gure IKT arduradun den Arantza Arregiren eskutik eta Anoeta eta Txantxiku ikastolako Urko Kolomo eta Nagore Alarnaren eskutik ekoizpenerako beharrezkoak izango dituzten beste gai batzuen inguruko formazioak jaso zituzten: pertsona eredua, TBL, Alexia classroom, Ikaskuntza Kooperatiboa eta ebaluazio hezigarria. 

Orain ordea, ikasi duten guzti hori praktikan jartzeko ordua iritsi da eta otsailaren 8an, LHko eta DBHko ekipoak elkarrekin ekin zioten sormenez betetako fase honi Otaloran. Dagoeneko ideia mordo bat jarri dituzte mahai gainean eta orain horiei forma eman beharko diote poliki-poliki. Horretarako Unairekin eta Jaionekin kontatzeaz gain, ZPTko kideen laguntzarekin ere kontatu dute, ikerlerro desberdinetan aditu diren gure lankideekin alegia. Animo bide honetan!

Otalorako argazkiak.