BERRIAK

Forma fisikoa ezagutzeko EUSFIT neurketak

Eusko Jaurlaritzak EUSFIT neurketa esperientzia pilotua egin du Euskadiko 10 ikastetxetan. Horien artean, Arizmendi Ikastola. Adituen arabera, egungo haur eta nerabeen belaunaldiak dute forma fisiko okerrena, aurreko belaunaldiekin alderatuta. Horregatik, neurketa horiek munduko hainbat herrialdetan egiten ari dira, datuak biltzeko eta egoerari irtenbidea bilatzeko eta hainbat estrategia garatzeko.

Euskadin ere neurketak egiten hastea erabaki dute, errealitatea zein den ikusteko eta, behar izanez gero, irtenbideak martxan jartzeko. Neurketa horiek LHko 3. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleei egin zaizkie.

Hauek izan dira frogak:

  • Pisuaren neurketa
  • Altuera
  • Gerriaren perimetroa
  • Eskuzko indarra
  • Luzera -auzía
  • Course Navette, erresistentzia froga

Eusko Jaurlaritzaren asmoa esperientzia pilotuaren ondorioak ateratzea da, eta datorren ikasturtean proiektu honetan parte hartzeko aukera zabaltzea Euskal Herriko ikastetxe guztiei. Bideo bat grabatu dute ekintzaren nondik norakoak ikusteko. Bideoa Vudumedia enpresak grabatu du Arizmendi ikastolan. Bertan ikusi daitezke proben nondik norakoak, zergaitia… Bideoa.