BERRIAK

FLL txapelketan robotaren diseinuaren saria
Saria

Larunbatean, Arizmendi Ikastolako lau talde Zamudion jokatu zen First Lego Leagueko EAEko txapelketan izan ziren, eta haietako batek robotaren diseinu mekaniko onenaren saria jaso zuen. Talde horretako partaideak Gaztelupeko ikasle hauek dira: Ion Elosegi, Oier Abarrategi, Mikel Barrena, Alain Egia, Julen Abarrategi, Andoni Narbaiza, Aimar Mijangos, Gorka Ruiz de Eguino, Gorka Lezeta eta Urtzi Iria izan ziren.

Bigarren Hezkuntzako berrogei ikaslek hartu zuten parte zapatuko txapelketan, teknologia ikasgaiko laugarren mailako hiru taldek eta batxilergoko batek. Aurten Animal allies gaia jorratu dute, eta larunbatean hiru zeregin izan zituzten: robotaren misioaren proba, proiektuaren azalpena eta talde-lanaren aurkezpena. Ikastolako taldeek sari bakarra jaso bazuten ere, egindako lana oso ona izan zen.

Zazpigarrenez parte hartu du ikastolak txapelketan eta horietako bi alditan Espainia mailako txapelketara iritsi dira. Ikerlan eta MU babesle eta laguntzaile ditu, eta aurten ere horrela izan da.

FLL mundu mailako lehiaketa bat da, eta helburu nagusia du 16 urtetik beherako gazteak zientzia eta teknologiaren arloetan barneratzea eta horiekiko interesa piztea.

Larunbateko argazkiak

Aurreko argazkiak