BERRIAK

FLL: Euskadiko kanporaketan, Almen eta Gaztelupeko bina talde

Otsailaren 10ean, hurrengo zapatuan, izango da aurtengo First Lego League-ren EAEko kanporaketa. Gasteizko Europa Biltzar Etxean egingo da egun osoz, eta bertan izango dira gure berrogei bat ikasle, lau taldetan banatuta. Aurtengo helburua da, Hydro Dynamics erronkaren bitartez, ikasleek uraren giza zikloaren inguruan ahalik eta gehien ikastea (ura non eta nola aurkitu, garraiatu eta modu egokian erabili). Honako lau eremuetan aritu beharko dira: roboten proba, proiektu zientifikoa, talde lana eta robotaren diseinua. Aste hauetan, ikasleak fin-fin ari dira azken lanak, probak…. egiten. Aurten, beste urte batzuetan bezala , teknologiakoa irakasleak ez ezik, kanpoko laguntzaileak ere badituzte, hala nola MUko Mondragon Goi Eskola Politeknikoan diharduten Robotika eta Automatizazioko ikerlariak (Nestor Arana) eta Ikerlaneko kideak (Ion Etxebarria eta Eneko Perez). Euskadiko txapelketan egongo direnak ikastolako barne-kanporaketan aukeratu zituztenak hauexek dira.