BERRIAK

FLL: Almeneko talde batek, robot-diseinu onenaren saria

Zapatuan, Gasteizko Europa jauregian, First Lego Leagueko Euskadiko txapelketa jokatu zen, eta bertan Arizmendi ikastolako lau talde egon ziren. Arduradunen esanetan, oso lan ona, giro bikaina, umore aparta eta jarrera izugarri ona erakutsi zuten ikasleek. Espainiako txapelketara joateko saririk ez zuten lortu, baina ikasleak eta irakasleak egindako lanaz harro egoteko moduan gaude. Gainera, Almeneko talde batek irabazi zuen robotaren diseinuko saria. Hona irabazleak:

L. Abete, L. Lezeta, N. Ugalde, I. Garcia, M. Encina, X. Garai, A. Uribetxebarria, L. Arriola, I. Esperesate, S. Uribe eta A. Diaz de Gereñu.  Argazkiak eta bideoak (bat, bi, hiru, lau, bost, sei)