BERRIAK

First Lego League txapelketako barne kanporaketa
First Lego League txapelketako barne kanporaketa

Ostiralean egin zuten Gaztelupen FLL txapelketako barne-kanporaketa. DBHko 4. mailan teknologia duten ikasleek hartu zuten parte bertan. Guztira 80 ikasle, Almenekoak zein Gaztelupekoak. Robot bat eraiki behar izan zuten horretarako taldeka eta hainbat misio eginarazi zioten robotari. Bertatik hiru talde sailkatuko dira EAEko kanporaketara joateko abenduaren 12an. Oraindik ez dira behin betiko taldeak erabaki, aste honetan beste proba bat egingo dutelako, taldeko aurkezpena, hain zuzen ere. Hiru horiekin batera batxilergoko talde bat ere joango da Zamudioko kanporaketara.

Arizmendi Ikastolak seigarren aldiz parte hartzen du mundu mailako txapelketa honetan MU eta Ikerlanen laguntzarekin, eta iaz talde bat sailkatu zen eta Tenerifera joan zen Espainia mailakoa jokatzera.