BERRIAK

First Lego League barne txapelketak

Atzo Almen gunean eta gaur Gaztelupekoan ospatu dira FLLko barne txapelketa Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek hamaikagarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 talde, 52 ikasle guztira, eta Gaztelupetik 7, guztira 50 ikasle inguru. Ikasleekin batera, Gaztelupetik Iñaki Barrutia eta Iñaki Agirrebengoa eta Almenetik Olatz Olaizola eta Itsaso Arenaza irakasleak ibiliko dira proiektu honetan laguntzen.

FIRST LEGO League programak gazteak modu dibertigarrian zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) hurbildu nahi ditu. Parte hartzaileek ideiak sortu, arazoak konpondu eta erronkak gainditu beharko dituzte eta honek guztiek teknologiaren erabileran trebatzeko aukera emanen die. Programa honen oinarrian hainbat balore daude: ideia berrien esplorazioa, trebakuntza, berrikuntza, ideien gizarte-inpaktua, taldearen barne sentitzea eta nola ez, kide guztiek dibertimendua lanketa egiten den bitartean.

Aurten erronka nola mugitzen garen, zure udalerriko kirolak eta bizitza sedentarioari aurre egiteko eta aktiboago jarraitzeko modu berriei buruzkoa da. Taldeek pandemiaren ondorioz sortutako arazoei erantzuteko ideia berritzaileak aurkeztu beharko dituzte. Jokoak, kirolak eta jarduera fisikoak presentzia galdu dute eta ezin dira ezagutzen genituen formatuetan garatu.

Proiektuak, talde lanean egiten dena, urtero bezala, 3 lan eremu izango ditu:

  • Proiektu zientifikoa, ikasleek planteatzen den gaiari lotutako arazo bat aztertu eta irtenbide bat proposatzen dutena.
  • Proiektu teknikoa, talde bakoitzak beren lanak egiteko jarraitu dituen pausoak deskribatzen dituena eta izan dituzten arazoak, irtenbideak, egoerak, harremanak…azaltzen dituena.
  • Robotaren proba, non mahai baten gainean muntatutako “zirkuitu” batean, planteatzen diren ahalik eta eginkizun edo misio gehien gauzatu behar dituztenak 2 min 30 segundotan, non puntuazio bat lortzen duten.

3 lan eremu hauek kontuan izanda, Gaztelupe eta Almeneko taldeetatik puntu gehien lortzen dituzten 4 taldeek Euskadiko FLL txapelketara joango dira.

Argazkiak.