BERRIAK

First Lego League: barne txapelketa
FLL_barne-kanporaketa

Urtarrilaren 28an izango da FLLeko EAEko kanporaketa Zamudion, eta DBHko laugarren mailako teknologiako ikasleak dagoeneko txapelketarako prestatzen hasita daude. Gaur, hilak 29, barne kanporaketa jokatu da Gaztelupeko aretoan.

Almeneko eta Gaztelupeko 80 ikaslek, taldeka antolatuta, misioaren proba egin dute, eta bertatik aukeratuko dira Zamudion ikastola ordezkatuko duten lau taldeak. Aurtengo gaia Animal allies da. Proiektuan jorratu beharko duten ideia honako hau da: animaliak pertsonen aliatu dira eta alderantziz, pertsonak animaliena.

Zazpigarrenez parte hartuko du ikastolak txapelketa honetan, eta bidean MU zein Ikerlaneko kideen babesa izango dute eta Itsaso Arenaza, IƱaki Agirrebengoa eta Mikel Egiguren teknologiako irakasleen laguntza.

Argazkiak