BERRIAK

First Lego League barne txapelketa, gazteak STEM bokazioetara gerturatzeko

Pasa den asteazkenean, First Lego Leagueko (FLL) barne txapelketa egin genuen Ikerlaneko egoitzan DBH 4ko ikasleekin. First Lego League gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu dibertigarrian hurbiltzeko programa da. Parte hartzaileek arazoak gainditzeko ideiak garatu behar dituzte, teknologiaren erabileran urratsak egin bitartean. Alde batetik, berrikuntza proiektua garatu behar dute, eta beste aldetik robotarekin misio ezberdinak osatu. Berrikuntza proiektua Gaztelupen ebaluatu dugu, baina robotaren misioen txapelketa berriz, Ikerlanen egin genuen joan zen asteazkenean. Ekitaldi honen ondoren, FLL Euskadirako bi talde sortu ditugu. Txapelketa hau, martxoaren 4an ospatuko da. Irudiak.

Testua: Gaztelupeko taldea.