BERRIAK

First Lego League barne txapelketa

Atzo izan ziren FLLko barne txapelketak Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek bederatzigarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 taldek hartu zuten parte, 60 ikasle guztira, eta Gaztelupetik 8, guztira 85 ikasle.

Ikasleekin batera, Gaztelupetik Aitor Ziardegi, Iñaki Agirrebengoa eta Mikel Egiguren eta Almenetik Ibone Arejolaleibar eta Itsaso Arenaza irakasleak ere ibiliko dira proiektu honetan lanean.

Gaztelupekoak goizeko 09:30ak inguru hasi ziren Garaia Berrikuntza Poloko Ikerlan egoitzan eta Almenekoak, Almenen bertan egin zituzten saioak arratsaldez.

FIRST LEGO League programak gazteak modu dibertigarrian zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) hurbildu nahi ditu. Parte hartzaileek ideiak sortu, arazoak konpondu eta erronkak gainditu beharko dituzte eta honek guztiek teknologiaren erabileran trebatzeko aukera emanen die. Programa honen oinarrian hainbat balore daude: ideia berrien esplorazioa, trebakuntza, berrikuntza, ideien gizarte-inpaktua, taldearen barne sentitzea eta nola ez, kide guztiek dibertimendua lanketa egiten den bitartean.

Aurtengo gaia INTO ORBIT da, alegia espazioan dauden arazoak identifikatu eta arazo horren aurrean irtenbide berritzaile bat proposatzea da.

Proiektuak, talde lanean egiten dena, urtero bezala, 3 lan eremu izango ditu:

  • Proiektu zientifikoa, ikasleek planteatzen den gaiari lotutako arazo bat aztertu eta irtenbide bat proposatzen dutena.
  • Proiektu teknikoa, talde bakoitzak beren lanak egiteko jarraitu dituen pausoak deskribatzen dituena eta izan dituzten arazoak, irtenbideak, egoerak, harremanak…azaltzen dituena.
  • Robotaren proba, non mahai baten gainean muntatutako “zirkuitu” batean, planteatzen diren ahalik eta eginkizun edo misio gehien gauzatu behar dituztenak 2 min 30 segundotan, non puntuazio bat lortzen duten.

3 lan eremu hauek kontuan izanda, Gaztelupe eta Almeneko taldeetatik puntu gehien lortzen dituzten 4 taldeek Euskadiko FLL txapelketara joango dira, otsailean ospatuko dena. Argazkiak Almen eta Gaztelupe.