
Joan zen urtean ezin izan genituen inauteriak behar bezala ospatu, baina aurten bai! Ikastolako guneetan ekintza ugariak antolatu ditugu, eta festa giro ederrean murgildu gara azken egunotan.
Jarraian, guneetako ekintzak irudietan, argazki bilduma osatuekin:
- Santa Teresan, Argitxoz jantzita egin zioten ongi etorria Argitxori.
- Astearte inauterian, auzora irten ziren Santa Teresakoak.
- Uribarrikoek Euskal inauteriekin alaitu zituzten auzoko kaleak.
- Uribarrikoen astearte inauterien festa.
- Arimazubikoen astearte inauterietako Herri Kirolak, desfilea eta jaialdia.
- Arimazubikoen inauterietako photocall-a.
- Jose Aranakoen ostiraleko mozorro festa eta desfilea.
- Jose Aranakoen astearte inauterietako Itsasoaren jaia.
- Gazteluondoko atletismo taldearen desfile eta festa, astearte inauterian.
- Umezaintzako 0-3 urtekoen mozorro festa.
- Basabeazpikoen inauterietako bideoa.