
Sasoibidekoek jarduera fisikoko tailerra jaso zuten GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) goi mailako heziketa zikloko 2.mailako ikasleen eskutik, Ferixaleku guneko gimnasioan.
Hau ez da egingo duten tailer bakarra izango. Izan ere, Sasoibidekoak hilean behin ikastolara etorri, eta bertan GIKAIko ikasleek saio bakoitzerako beraiei egokitutako jarduera fisikoko tailer ezberdinak aurrera eramatea da asmoa. Azken tailerra, “Bixi-Bizi, trebetasun motrizak lantzen” motrizitate ariketen ingurukoa izan zen.
Eskerrik asko GIKAIko ikasleei, zuen inplikazioarengatik! Eta Sasoibideri, Arizmendiko ikasleengan jarritako konfiantzarengatik!